Saltatu nabigazioa

SCRATCH3.0

Nola egiten du lan micro:ibt-ek Scratchekin? Scratch3.0k dituen 'gehigarri" edo luzapenen ezaugarri berrien aukera baliatuz. Behin inportatu ondoren, micro:bit plaka programatzeko bloke sinpleak azalduko zaizkigu eta modu horretan, scratchen programatuz mundu fisikoarekin elkarreragintzeko aukera izango dugu: micro:bit plaka astinduz katuak marrazkiak egitea,... Denbora errealean!

Hau guztia gertatzeko, alde batetik, Scratch Link izeneko programa instalatu beharko dugu; eta bestetik, bluetooth 4.0 behar da. Sistema eragileari dagokionez, ondorengo hauetan lan egin ahalko duzue: Windows 10 1709+, macOS 10.13+


Behin gehigarria instalatu dela, hauek izango dira aterako zaizkigun bloke berriak: